‘Printze txikia’, larunbat honetan

Kronika - Erredakzioa 2017ko api. 19a, 02:00

Zinea bueltan izango da Asti­­garragan, asteburu honetan. Eta oraingoan ere, marrazki bizidunetako filma da, ikus­gai jarriko dutena: Printze Txikia.  Arratsaldeko 17:00etan izan­go da, kultur etxean.
Filmak kontatzen du nes­ka­txa baten eta bere bizila­guna den pilotu baten arteko istorioa. Pilotuak erakutsiko dio, aparteko mundu bat, Antoine de Saint-Exupéryren Printze Txikia liburuari esker ezagutu zuena berak. Emo­zioz betetako bidaia ma­gikoa egingo du neskatxak, ulerta­raziko diona garran­tzi­tsu­ak direla giza harre­ma­nak.
Euskeraz jarriko dute la­runbatean, eta 106 minutuko iraupena dauka filmak.

Sarrerak salgai, web orrian eta kultur etxean
Filma ikusteko sarrerak, da­go­­­eneko salgai daude, osti­ra­le­ra arte, Udalaren web orri­an, www.astigarraga.eus; eta kultur etxean. 2 euro dira. Egunean bertan ere izango da sarrerak erosteko aukera, kultur etxean, arra­tsaldeko 16:00etatik aurrera.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!