Sei ibilgailu erreta atzo, enpresa bateko sutean

Kronika - Erredakzioa 2017ko api. 19a, 02:00

Sutea izan zen atzo goizal­de­an, Astigarragako enpresa ba­te­an; Zarkumendegitik gora dagoen Ekotrade enpresan, eraikuntzako hondakinen bir­ziklapenean aritzen dena.
Goizaldeko 05:00ak baino minutu batzuk lehenago piztu zen sua, eta ordubete be­randuago itzali zuten Donos­tiako suhil­tzaileek. Suteak, sei ibil­gailu kaltetu zituen: lau kamioi, atzerako hon­de­a­makina bat, eta remolke bat geratu ziren erreta.

Probokatua izan zela, Ertzaintzak daukan «hipotesi garbiena»
Ertzaintzak azaldu du, gerta­tutakoa ikertzen ari dela orain. Baina momentuz, dau­ka­ten «hipotesi garbiena» da, sutea probokatua edo eragindakoa izan zela, Kroni­kari jakinarazi diotenez.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!