Ederra egin du Jaime Romero txirrindulari astigartarrak, joan den asteburuan. Pistako Espainiako Txapelketan lehiatu zen, Euskadiko selekzioarekin, eta urrezko domina lortu zuen, taldekako abiadura proban.
Ekain Jimenez, Allerru taldekoa, eta Iñaki Diaz Melero, Limousinekoa, izan zituen taldekide, txapeldun izateko.
Aimar Olasagasti 5garren, Irungo lasterketan
Aurreko asteburuan, berriz, errepidean aritu ziren txirrindulari astigartarrak. Alebinek Irunen izan zuten proba, eta 5garren sailkatu zen Aimar Olasagasti, urteko posturik onena lortuz.
Jaime Romero eta Telmo Semperena kadeteak, bere aldetik, protagonista izan ziren Eibarren, ihes egiteko saiakerekin. Baina ez zuten aurrera egin, eta gerora, Semperenak erretiratu behar izan zuen, eroriko batengatik; eta bigarren multzoan sartu zen Romero, 38garren postuan.