Desgaitasunen bat dutenentzat, lau bidaia antolatu dituzte udaran

Kronika - Erredakzioa 2017ko api. 19a, 02:00

Lau bidaia berezi antolatu ditu Elkartuk, Gipuzkoako Gu­txitasun Fisikoa duten Per­tso­nen Federazio Koordinatzaile­ak, uda honetarako. Izan ere, Elkarbidean 2017 progra­ma­ren barruan, desgaitasunen bat duten per­tsonei zuzendutako bidaiak prestatu dituzte: «be­re­­ziki pentsatuta daude, des­gai­tasun fisiko, organiko edo sen­tsoriala duten pertso­nen­tza­ko», azaldu dute.
Elkarbidean 2017 programa, Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako Departa­men­tuaren laguntzarekin jarri du martxan elkarteak: «helburua da, bermatzea desgaitasuna duten pertsonek duten esku­bidea, aisialdiz aukera berdin­tasunean gozatzeko».

Calpe, Salou, Munich eta Marina d’Or, aukeran
Horretarako, lau tokitara anto­latu dituzte bidaiak: Munich, Calpe, Salou eta Marina d’Or. Calpera izango da aurrenekoa, ekainaren 3tik 17ra; Saloura bi datatan joa­te­ko aukera izango da, uztai­la­ren 1etik 15era, edo abuz­tu­a­ren 12tik 26ra; Muni­chera, uztai­la­ren 30etik abuz­tuaren 6ra; eta Marina d’Or, irailaren 24tik urriaren 8ra bisitatu daiteke.

Informazioa, udaletxean
Bidaia horietan interesa dau­ka­ten herritarrek, Astiga­rra­ga­ko udaletxean aurkituko dute informazio guztia: «elkarteak laguntza eskatu digu, progra­man parte hartu nahi dutenek, beharrezko informazio guztia jaso ahal izateko. Udalak egi­tasmoa bultzatu nahi du, eta hortaz, interesa daukaten asti­gartarrek, informazio gehiago eska dezakete Udaleko Gi­zar­te Zerbitzuetako sailean», azaldu du Astigarragako Udalak.

Izenemateak, elkartearen web orrian: ‘www.elkartu.org’
Izena emateko, beharrezkoa da 16 urtetik gorakoa izatea, eta le­hentasuna izango dute, des­gai­tasun haundiagoa duten herri­tarrek, eta behar bereziko ego­eretan daudenek.
Izenemateak, egin daitezke Elkarturen web orriaren bi­dez, www.elkartu.org; edo Donos­ti­a­­ko Ondarreta pasealekua 5eko lokalean. Ostirala baino lehen egitea eskatu du elkarteak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!