Kale ekintza eta afaria, larunbatean

Kronika - Erredakzioa 2017ko api. 18a, 02:00

Hernaniko Sagar Moreak asanblada feministak antolatuta, afari feminista izango da hurrengo larunbatean, gaueko 21:00etan. Menu beganoa ere izango da. Horrez gain, afaria baino lehen, txotx denboraldiko azkeneko kale ekintza egingo dute, 19:00etan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!