Astebete itxita egon ondoren, atzo oporren ondorengo aurreneko irteera egin zuen Gaztelekuak Tabakalera eta Kristina Eneara. Astean zehar hainbat ekintza antolatu dira eta gaurko lokala margotuko dute. Bihar berriz, sukaldaritza ikastaroa egingo dute eta ostegunean futbol txapelketa antolatu da. Ostiralean mural margoketa egingo dute Karabeleko igogailuaren ondoan dagoen komun publikoan ondoko paretan eta astebururako Villabonara irteera eta mahai tenis txapelketa antolatu dira