Catan mahai-jolas famatuaren txapelketa ofiziala antolatu du Hernaniko Gaueko komiki dendak maiatzaren 13rako, doako komikiaren egunarekin batera. Txapelketaren irabazleak San Juan mahai-jolasaren ale bat irabazteaz gain, uztailean Madrilen jokatuko den finalerako pasea lortuko du.
Hilaren 28ra arte eman ahal izango da izena Gaueko komiki dendan, 943 57 78 90 edo gauekomik@gmail.com. 16 urte gorakoentzat dago zuzendua.
Espainiako leku desberdinetan sailkapen txapelketak ospatzen dira apirila eta maiatza bitartean eta Espainiako final nagusia uztailaren 15ean jokatuko da Weare Chamartin hotelean. Hernaniko irabazleak bertan parte hartzeko txartela lortuko du.
Orain 22 urte sortu zen eta arrakasta itzela lortu du
Catango kolonoak, Die Siedler von Catan alemanieraz izena zuen hasieran eta 2010 urteaz geroztik Catan besterik gabe, Klaus Teuber jokozaleak asmatu zuen 1995. urtean. Plazaratutako baliabideen kudeaketan oinarrituriko 2-6 jokalarientzako mahai-jokoa da. Jokalariak herri, hiri eta bideak egin behar dituzte puntuak lortzeko. Eraikitako herri, hiri eta bideek puntuak ematen dizkiote jokalariari eta 10 puntura lehenengo heltzen den jokalariak irabazten du. Ordenagailu eta telefono mugikorretarako bertsioak ere badaude.
2015ean euskerazko bertsioa argitaratu zen
Mahai-jolas modernoetan lehenetarikoa izan zen eta erreferente bihurtu da. 2015ean 20 urte bete zituen ditu eta hori ospatzeko Devir argitaletxeak Catanen euskarazko bertsioa atera zuen. 2001 arte ez zen Espainiara iritsi, baina urte gutxiko epean, konpainiaren bandera-jokoetako bat bihurtu da. Egun 40 herrialde baino gehiagotan dago eta 30 hizkuntza baino gehiagotan jokatzen da