Benito Ansola ikus-entzunezko Saria abian da dagoeneko, bere laugarren edizioan, bi helburu sendorekin: Euskaltzaleen Topaguneak, Lekeitioko Udalak eta Euskal Zine Bilerak euskal kultura zabaltzeko eta gazteei euskarazko ikus-entzunezkoak ekoizten laguntzeko antolatu dute.
Amateurrak profesional bihurtzeko baliatu dezakeen giltza da Benito Ansola, euskarazko zinemagintza bultzatzeko Saria: irabazleak, 3.000 euroko saria jasotzeaz gain, bere lanaren gaineko ikusmira sortuko du, Euskal Zine Bileran estreinatuko baita gauzatzen duen proiektua.
Proiektuak ekainaren 2ra arte aurkeztu daitezke eta irabazleak 3.000 euroko saria jasoko du ideia gauzatzeko.
‘www.kameratoia.eus’ webgunean, informazio guztia
Laugarren edizio honetan parte hartu nahi duten gazteek, proiektuak 2017ko ekainaren 2a baino lehen aurkeztu behar dituzte. Sariei buruzko informazio guztia www.kameratoia.eus webgunean dago. Halaber, edozer behar izanez gero, jarri daiteke kontaktuan: leire@topagunea.eus edo 674 345 756 telefonoan.
Saritutako proiektuaren izena 2017ko Lekeitioko Euskal Zine Bilerako itxiera ekitaldian jakinaraziko da. Irabazleak, izendapena jaso eta 2018ko uztailaren 1era bitarteko epea izango du ikus-entzunezkoa bukatu eta antolakuntzari helarazteko. Benito Ansola sariaren azken edizioa Irati Canok (Donostia, 1993) irabazi zuen Leihoak proiektuarekin.