Sagastialde sektorean erregimen orokorreko babes ofizialeko 13 etxebizitza eta horien garaje eta trastelekuak jabetza erregimenean esleitzeko oinarriak argitaratu ditu Hernaniko Udalak www.hernani.eus webgunean. Bertan irakurri daitezke bete beharreko baldintzak eta eskaera orriak ere bete daitezke, bi eranskinekin batera.
Eskaerak Udaleko Herritarren Harrera Zerbitzuan eta Urkilla SLren bulegoan (Lugaritz 21) Donostian egin daitezke. Eskaera guztiak jasota zerrenda egingo da eta ikusgai jarriko dira iragarki-tauletan eta www.hernani.eus web orrian. Ondorengo datuak azalduko direlarik: eskabidaren burualdean ageri denaren NAN eta izen abizenak eta zer kupotarako parte hartzen duen. Zerrenda argitaratzearekin batera zozketa zein egunetan eta eta zein ordutan egingo den adieraziko da. Esan, 13 etxebizitza, garaje eta trasteleku direla eta beraien prezioak 146.569 euro eta 161.031 euro artean daudela.