Arraunean ikasi nahi duenak, aukera

Kronika - Erredakzioa 2017ko api. 18a, 02:00

Arraunen ikasteko saioak antolatu ditu Hernaniko Arraun Elkarteak gaurtik osti­ralerarte. Parte hartu nahi duenak, bertan azaldu beste­rik ez du. Arratsaldeko 16:00­etan elkartuko dira, Ibarlu­ze­ko poligonoan.
Gaur egun arraun egiten duten arraunlari eta entre­natzaileek emango dute ikas­taroa eta horretarako elkar­tean dauden ontziak erabiliko dira. Lehen pauso honetan arrauna egiteko egin behar diren urrats gutziak erakusten dira. Etorkizunean Maialen traineruko arraunlariak edota mutilen traineruko arraun­lariak izan daitezke. Gogoratu bestetik asteburu honetan Euskadiko Batel Txapelketak ospatuko direla Sestaon eta bertan har­tuko du parte Hernanik.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!