«Kaxkoa bizirik mantentzea da gure nahia»

Kronika - Erredakzioa 2017ko api. 17a, 02:00

Urteak daramazki Kaxko El­kar­teak Hernaniko alde zaha­rraren alde lanean. Mota as­ko­tako ekintzak egiten ditu urtero, baina beraiek kezkati dira: «herriak ez du elkartea ezagutzen», dio Alberto Blanco Kaxko Elkarteko lehendakari berrautatuak.

Antolatzen diren ekimenen alde
Blancok berak, eta baita Kaxko Elkartea osatzen duten kideek argi daukate: «Kaxkoa bizirik mantentzea da gure nahia». Eta horretarako, diotenez, «gu­­re helburua da gauzak egitea Kaxkoaren alde»; baita bes­teen ekimenak babestea ere: «Kaxkoan eta Kaxko his­to­rikoaren alde egiten diren ekintzak babesten ditugu». 
Baina ezinegona ere azaldu dute: «Kax­­koan agertzen diren pin­tadek kez­katzen gaituzte, baita Kax­koaren beraren balio his­tori­koak».

Web-orria ireki berri du Kaxko Elkarteak, bere jardueraren berri emateko:  kaxkoelkartea.eus

Txotx denboraldia, beste ekintza bat gehiago
Txotx denboraldiaren ondo­rioek ere kez­ka sorrarazten die­te, baina ez da Kaxkoak daukan arazo bakarra: «ba­dirudi Kax­koa txotxa bakarrik dela eta ez da hala. Argi utzi nahi dugu gu ez gaudela txotx denboral­diaren aurka. Guk nahi dugu­na da jendeak ondo pasatzea baina modu zibilizatu batean; kontua ez da zer egiten den, baizik eta nola egiten den». Horretarako, onartzen dute ezinbestekoa dela «bizilagun guztien arteko lankidetza». 

Komertzioaren egoera ere, okerrera
Herriko komertzio txikiaren inguruan ere, badute zer-esana: «krisiarekin denda txiki asko itxi dira, eta ondo­rioz, lana galtzen da, eta bizitza ere bai». Eta hori azken urteotan asko nabaritu dela diote, batez ere, giroan: «ahal dugun heinean, beraz, herriari bizitza nola eman pentsatu behar dugu». Gainera, gai ho­netan, administrazioak la­gun­du beharko lukeela alda­rrikatzen du Kaxko Elkarteak.

Ekintza asko, urtean zehar
Baina ez dira kexak eta kezkak Kaxko Elkarteko kideek ahoan dituzten bakarrak, urtean ze­har ‘bizirik’ dagoen elkartea da, eta ekintza asko antola­tzen dituzte, bizilagunen ezin­bes­teko laguntzarekin. Horien artean nabarmentzen dituzte: Kar­men­go jaiak uztailaren 16an, musika-estimulazio goiz­­­t­ia­­rraren inguruko taile­rrak, Euskal Jaiak... 
Horrez gain, Udalarekin har­­tu-emanean dabiltza, eta on­dorioz, hainbat eskaera onar­­tzea lortu dutela diote: hain­bat kaletako kimaketa lanak; Kax­koko garbiketa berezia; aurreko urtean suhiltzaileen laguntzaz egin­da­ko simulakroa; Plaza Berri eta Tilosetako lurra hobe­tzea... Eta lan horretan jarrai­tzeko asmoa daukate, horrega­tik, udal ordezkaritza duten alderdiekin erronda hasiko dute, laster. 
Txotx Batzordeetara ere azal­duko dira, izan ere, ezin­bes­tekoa ikusten dute «bizila­gunen ahotsa entzunarazteko».
Komunikaziorako, bi bide
Herritarrei entzu­teko gogoz daude, baita ere, eta horreta­rako, bi bide berri ireki berri dituzte. Alde batetik, web-orria egin dute, kaxkoelkartea.eus, eta bertan emango dute beraien jardueraren berri. Eta bestetik, Facebooken ere badira hemen­dik aurrera, helburu berarekin.

Kongresua, epe laburrean
Horrekin ez dira bukatzen, or­dea, Kaxko Elkartearen pla­nak. Kongresu bat egitea da epe la­burrerako daukaten asmoa, ga­ue­­ko arazo eta zaraten ingu­ru­ko esperientziak batzeko eta ide­iak elkartrukatzeko helburu­a­rekin. Bertara gonbidatuko lituz­teke: herri desberdine­tako or­dez­kariak (hala nola To­losa, Za­rautz, Orio, Donostia... edo­ta Es­painiako beste hain­bat), era­kundeak eta politikoak, herri­tarrak eta Arartekoa bera.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!