Nazioarteko gutiziak eta musika marokoarra, integrazioa helburu

Kronika - Erredakzioa 2017ko api. 17a, 02:00

Integrazioaren alde hainbat ekintza egiten ari da Atawafok Elkartea azkeneko hilabeteotan, eta ostiral eta larunbatean egin zituen azkenekoak. Hitzaldia eskaini zuten ostiralean gizarteratzearen oztopoen inguruan, bereziki emakumeen integrazioaren harira. Eta larunbatean, bazkaria eta kontzertua izan zuten Atsegindegin; bertan elkartu ziren elkarteko kideak, eta baita hainbat herritar ere.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!