40 urte betetzea berezia dela diote batzuk, eta sinesmen horri kaso eginda, festa berezia antolatu dute aurten 40 urte betetzen dituzten hernaniarrek. 1977garren urtean jaiotakoak dira, eta hamarkada berriari ongietorri berezia egin nahi diote.
Egitarau berezia, maiatzeko azkeneko larunbatean
Horretarako, egun osoko egitaraua prestatu dute antolatzaileek. Eguerdiko 12:00etan elkartuko dira denak topagunean, hau da, Plazan. Bertan joango dira denak elkartzen, eta 12:30etan egingo dute, leku berean, taldeko argazki erraldoia.
Ondoren, poteatzen hasiko dira, eta aurreneko tragoxka hartzeko zita ere jarri dute baten bat atzeratzen bada: eguerdiko 13:00etan, Kixkal tabernan.
Eta bukatzeko, Itxas-buru sagardotegira abiatuko dira. Eguerdiko 14:30etatik aurrera bertan bazkalduko dute sagardotegiko menua. Bazkalostean, kafea ateratzen dutenean, monologo saioa izango dute 40 minutuz, eta festari ginda jartzeko, musika ere izango da, nahi duenak dantza pixka bat egin dezan.
Maiatzaren 12ra eman ahal izango da izena. Horretarako, diru-sarrera egin beharko da.
Izenematea, maiatzaren 12a baino lehen
Festa haundira joan nahi duenak bi baldintza bete beharko ditu: Hernanikoa izatea eta 1977 urtean jaioa.
Antolatzaileek diotenez, 250 pertsona inguru jaio ziren Hernanin urte horretan. Beraz, horien artean interesa dutenek, maiatzaren 12ra arte eman ahal izango dute izena. Horretarako, 50 euro sartu beharko dira Sabadell Bankuko kontu honetan: ES35 0081 4259 7000 0605 6120. Kontzeptuan izen-abizenak jartzeko eskatu dute antolatzaileek.