2017ko Sagardoaren Txapelketak badauka, atzotik, aurreneko finalista. Larre Gain sagardotegia da, hain zuzen, aurreneko txartela eskuratu duena, Urriza eta Azpirozen joko onari esker. 40-38 garaitu zuten biek Gaztañagako bikotea, Uterga eta Larrañagak osatutakoa, ordubete luze iraun zuen partidu zirraragarrian.
40-30 irabazi zion Larre Gain sagardotegiak Gaztañagari.
Azken momentua, erabakigarria
Lehenengo bata, eta gero bestearen aldeko abantaila txikiek markatu zuten partidu osoa, azkeneko momentuan Azpirozen sake bati Larrañagak erantzun ez zion arte.
Horrela lortu zuten garaipena Larre Gainekoek, Gaztañagakoen kontra.
Bien aldeko abantaila txikiek markatu zuten partidu osoa, bukaerara arte.
Bigarren finalerdia, datorren larunbatean
Datorren larunbatean jakingo dute noren kontra izango den lehia hilaren 29an: Altzueta (Ezkurra eta Aizpuru III) edo Petritegi (Otaegi eta Ion).