Erosketa txekea opari, euskeraz irakurtzearen truke

Kronika - Erredakzioa 2017ko mar. 25a, 01:00

Martxan jarri da, 11ga­rrenez, Ira­kurri, Gozatu eta Oparitu eki­mena, baina aurreneko al­dia da, Goizueta eta Aranok ere parte hartuko dutela.
Euskaltzaleen To­pa­gu­­neak eta Malerre­kako Man­­­ko­muni­tateko eta Goi­­­­zueta, Arano, Lei­tza eta Aresoko Euskara Zer­bi­­tzuek antolatu dute ekimena, eus­keraz irakurtzeko za­le­tasuna sustatu nahian. Maiatzaren 31ra arte izanen da mar­txan, kanpaina.

Euskeraz irakurrita, Elkar dendarako txekea
Kanpainan parte hartzeko, goizuetar eta aranoarrek Leitzako liburutegian euskerazako libururen bat eskatu beharko dute, maileguan, etxerako; http://www.bibliotecaspublicas.es/leitza/index.jsp webgunean begiratu daiteke katalogoa, eta Goxali proiektuari esker, nahi den liburua eskatu daiteke 681 265 188 edo 948 510 840 telefonoetan, zuzenean Goxaliko begiraleei edo tmarti­nez@la­ga­gizar­tezerbitzua.org helbide elektronikoan.
Irakurri ondoren, fitxa bat bete beharko da liburutegian, irakurritakoaren inguruko iri­tzia emanez. Ho­rren truke, euskerazko liburu bat %35 merkeago erosteko au­kera emanen da, eta gainera, apirila eta ma­ia­tzean, 30 euroko txekea zozketatuko da liburutegian fitxa bete dutenen artean.

Opari txekeak ekainaren 10era arte erabili ahal izanen dira.

Txekea gastatzeko, epe luzeagoa
Kanpainaren leloak dio­en bezala, maileguan har­tutako liburua Ira­kurri eta Gozatu ondoren, Oparitarako tartea izanen da. 
Horretarako, gainera, epe luzeagoa izanen da. Hau da, opari txekeak maiatzaren 31ra arte lortu ahal izanen dira, baina gastatzeo ekainaren 10era arte izanen da aukera. Goizueta eta Aranoko irakurleek   Her­na­niko Elkar dendan erabili ahal izanen dute txekea. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!