Pazko igandeko elizkizunak gaur, bukatzeko

Kronika - Erredakzioa 2017ko api. 16a, 02:00

ostiral Santuko Gurutz­bide­a, Jesukristok Kalbario mendira gurutzearekin egindako bidea irudikatzen duena, izan bazen Aste Santuko ekintzarik ga­rran­tzitsuena, ez da, ordea, bakarra. Elizkizun eta ospa­kizun festaren ondoren, gaurko Pazko Igandeko mezek itxiko dute Elizaren programa berezia aurtengoz. 
Hernanin hiru meza izango dira: Agustinetan au­rre­nekoa, 09:00etan; San Jose Langilean bigarrena, 11:00e­tan; eta San Joan Bataia­tzailean azkena, eguerdiko 12:00etan.
Ereñotzun, Aranon, eta Goi­zuetan ere, izango da eliz­kizu­nik. Goizeko 10:00etan dau­kate zita aurreneko biek; goizuetarrak, aldiz, eguerdiko 12:00etan elkartuko dira he­rriko elizan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!