Futbol taldeak jakinarazi du apirilaren 7ko zozketa eginda, 922 zenbakia izan dela sariduna, eta Rioja tabernan saldu zutela zenbaki hori. Gainera azaldu dute apirilaren 28ra arte ez dela beste zozketarik egingo, izan ere, gizonezkoen lehenengo taldeak datozen bi asteburuetan ez du partidurik izango.