Podemosen ezohiko bilera, gaur Biterin

Kronika - Erredakzioa 2017ko api. 20a, 02:00

Gaur 18:30etan Biterin Podemos Hernani Ahal Dugu zirkuluaren ezohiko bilera izango da. Bertan, Podemos Hernaniren norabide politiko eta antolatzaile berriari buruzko hitzaldi-mahai inguru bat izango da eta Vistalegre IIn onartutako dokumentuek Hernanin zein eragin izango duten aztertuko da. Dokumentuen azalpena egiteko Pilar Garrido eta David Soto izango dira. Beti bezala, bilerak irekiak dira. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!