Arraunean ikasteko saioak antolatu ditu Hernaniko Arraun Elkarteak Pazko asterako. Asteartetik ostiralera egingo dute ikastarotxoa, eta parte hartu nahi duenak, bertan azaldu besterik ez du. Arratsaldeko 16:00etan elkartuko dira, Ibarluzeko poligonoan.