Herriko ahotsen txanda izan zen aurreko larunbatean. Dakapok eta Kantuzek ‘gospel’ doinuak eta ‘beltzen’ erritmoak eraman zituzten Milagrosara. Bertan izan ziren, baita ere, David Cid Hirukoteko kideak, hau da, David Cid piano-jolea, Rakel Arbeloa bateria-jolea eta Nacho Fombuena baju-jolea, eta beraiek eman zioten jazz ukitua aurreko larunbateko musika topaketari.