Herritarrei deia, kabiak non dauden bilatzeko

Kronika - Erredakzioa 2017ko api. 14a, 02:00

Udaberriaren hasierarekin batera, liztor beltzaren erre­ginak ateratzen hasten dira neguko gordelekuetatik, eta kabi berriak egiteari ekiten diote. Hasierako kabi horiek leku babestuetan egiten di­tuz­te, hau da, teilatu-hega­letan, ganbaretan, pertsiana-kaxetan, etxoletan... eta ez zuhaitzetan. 
Garai honetan, Udal lan­gileen lanetako bat da kabi ho­riek bilatu eta kentzea, baina Udalak onartu du he­rritarren laguntza «ezin­bes­te­koa» dela, batez ere, «kabiak atzemateko eta abisua emateko».
Horregatik, dei egin nahi dute: «bakoitzak bere etxean, bere auzoan, bere inguruan begiratu dezatela eta, kabirik ikusiz gero, Udaltzaingora deitzeko: 943 24 89 00».

«Momen­tuz, kabi txi­kiak dira, liztor bakarra edo gutxi daude, eta zu­haitzetan baino, eskuraga­rriagoak diren leku­e­tan dau­de.

Hedapena murrizteko garaia
Azaldu dute, gainera, orain oso momentu ona dela ka­biak ken­tzeko, eta hala, «liz­tor bel­tzaren hedapena mu­rriz­teko». Izan ere, «momen­tuz, kabi txi­kiak dira, liztor bakarra (erre­gina) edo gutxi daude, eta zu­haitzetan baino, eskuraga­rriagoak diren leku­e­tan dau­de. Beraz, orain baliabide as­koz ere gutxiagor­ekin kendu ditzakegu eta, kentzen dugun kabi bakoitza­gatik, udan zu­hai­tzetan haundi bat gutxiago izango dugu». 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!