Ismael Mateo eta Almudena Carvajal garaiezin, Platja D’Aron

Kronika - Erredakzioa 2017ko api. 14a, 02:00

Beste behin ere, lortu dute! Hernaniko Denontzat Inven­cible taldeko Ismael Mateo eta Almudena Carvajal izan ziren garaile, aurreko igandean, Platja D’Aron (Girona) egindako Eternal Runningean. 
Beste hainbat taldekidek ere emaitza ezin hobeak lortu zituzten. Carvajalen atzetik,  Izaskun Cantabella izan zen bigarren, emakumezkoen ka­tegoria absolutuan. Aurre­neko postua lortu zuten taldeka, Hernaniko bost kidek: Os­car Fernandez, Iban Barrutia, Ainhoa Rioja, Izaskun Can­tabella, eta Almudena Carva­jalek, hain zuzen. Eta aurreneko bikote mistoa ere bertakoa izan zen.

Bigarren emakumezkoa ere Hernaniko taldeko kide da, Izaskun Cantabella.

«Ikusgarria azkeneko zirkuitua»
Hernaniko taldeak azaldu du­enez, «gogorra izan zen zir­kui­tua: 5 kilometro baino ge­hiagoko oztopoekin, eta 3 kilometro korrika hondar gainetik. Ikusgarria, aldiz, azkeneko zirkuitua». 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!