Erramu igandearekin hasi ziren aurreko astean Aste Santuko elizkizun eta ospakizun bereziak, eta gaur izango dute segida Ostiral Santuko zitekin.
Gurutzbidea izango da nagusiena. Goizeko 08:30etan abiatuko da Santa Barbara zeharkatzen duena; 09:00etan izango da Ereñotzukoa; eta 11:00etan hasita, San Joan Bataiatzailea parroki elizan egingo dena.
Pasio Ospakizuneko mezak ere izango dira: 18:00etan Ereñotzun; 18:30etan San Joan Bataiatzailean; eta 19:30etan, San Jose Langilean.
Goizuetan, 08:00etan Penitentziako Sakramentua egingo dute; 19:00etan, aldiz, Nekaldia eta Heriotza. Eta Aranon, 11:00etan aitortza, eta 17:00etan elizkizuna.
Bihar Pazko elizkizuna izango da Goizuetan 11:00etan; eta Gaubeilak Ereñotzun 19:00etan, Hernanin 20:00etan, eta Aranon, 21:00etan.