Proposamen orokorra eta zehatza, Lizeagatik Lizeaga 3.0ra igarotzeko

Kronika - Erredakzioa 2017ko api. 13a, 02:00

2015eko apirilean hasi ziren Gibelalde Lizeagako auzo el­kar­tearen eta RB3 Hirigintza Be­rrikuntza Integratua en­pre­sa­ren arteko harremanak. As­moa argi zuten: «auzoa ho­be­tuko duen prozesu bat mar­txan jartzea, eta bloke arteko pa­tioen bi espaziotatik hastea proposatu zuten», azaldu dute.
Eta helburu horrekin jo zuten hilabete beranduago Uda­­lera. Bertan, «Udalak kon­pro­misoa erakusten du eta pro­zesuaren irismena haun­di­tzea eskatzen du. Talde tek­nikoari, etorkizuneko plan­gin­tzaren gidalerro bihurtuko den, auzoaren hobekuntza in­te­grala definitzeko prozesu bat aurrera eramateko nahia adierazten dio».
Honek markatuko du, be­raz, Lizeaga 3.0 prozesuaren hasiera, urtebete pasata, 2016­ko ekainean, hasi­ko dena.

Prozesua, hiru fasetan
Orduan hasi zen hiru fasetako prozesua: ezagutza eta diag­nos­tiko aurre fasea egin zen 2016­ko ekaina eta iraila bitar­tean; parte-hartze fasea, urria eta abendua bitartean; eta ekin­tza fasea, urtarriletik au­rrerakoa izan da.
Parte-hartze prozesua izan da erabakigarriena, herrita­rre­kin batera egin dutena. Fase hori osatzeko lau tailer plante­atu dira: diagnostiko tailerra, agertoki tailerra, ide­ien taile­rra, eta diseinu tailerra.
Bertan bildutako informa­zio eta ideiekin, osatu du RB3 enpresak proposamen oroko­rra, Ideien tailerrean aurkez­tu­tako proposamenekin, eta bai­ta proposamen zehatza ere.

Auzo Plaza, eraldaketa hazia
Proiektu zehatza da, hain zu­zen, Auzo Plaza, Lizeagako pla­za nagusia, sortzearena; hori izango baita eraldaketaren ha­zia, Lizeaga 3.0rantz salto egi­te­­ko erabakigarria izango de­na: «prozesuaren kalitate oro­korra ikusita, txertatze fasea Auzo Plazaren egika­ritzarekin ez bu­katzea espero da, esku-hartze hau, egiaz, etengabekoa eta globala den auzoaren eral­datze- eta hobe­tze-ibilbide ba­ten abiapuntua izatea baizik».
Auzo Plaza egi bihurtzeko, Uda­laren eta auzotarren arteko elkarlana ezinbestekotzat jo­tzen da proiektuan.
RB3ren txostenaren, hain­bat lan Udalak bakarrik egin be­harko ditu: plazako parte­rreak, sanea­­mendua, zoladu­rak eta zin­tarriak, kasu. Auzo­lanean ere, badaude eginbe­harrak: murala eta kolore irlak egitea.
Bien arteko lana izango da, ordea, garrantzitsuena, pro­zesu osoan zehar egin dutena, eta etorkizunean egin beha­rrekoa, alegia.

PROPOSAMEN OROKORRA: 7 proposamen, 15 orientazio ildo

1. Ibilgailuen mugikortasuna.
- Aparkalekuen azterketaren sintesi eta dibulgazioa (egoilar txartelaren inkesta).
- ‘Autoa gutxiagi erabili, garajea gehiago erabili’ kanpainia.
- GI-2131 zirkuitu errepidea. Gipuzkoako Foru Aldundiarekin batera kudeatu eta diseinurako parte-hartze prozesua egin.

2. Garraio publikoa.
Garraio publikoaren jardunaldi-ekintza (mugikortasun astearen barruan).
- Garraio publikoaren erabilera maialren eta irisgarritasunaren azterketa xehatua.

3. Espazio publikoak.
Espazio publiko sistemaren diseinu eta kudeaketa esparru plana (lehentasunak eta erabilera banaketak).
- Espazio publikoaren diseinurako parte-hartze prozesuak.

4. Lokal hutsak.
Lokal hutsen Mobilizazio Plana.
- Lokal hutsen itxitura iragankorren diseinu lehiaketa.

5. Etxebizitzen irisgarritasuna.
- Etxebizitzen irisgarritasun Plana eta Komunitateen Protokoloa.
- Informazio eta sentsibilizazio plana.

6. Kultura eta parte-hartzea.
- Kultura, ekonomia, jolas eta gizarte jardueren Koordinazio Plana.
- Jarduera Asoziatiboaren Sustatze Plana.

7. Papelera.
- Isurketen Neurketa Protokoloa eta emaitzen zabaltzea.
- Jarraipen udal batzordea.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!