Ostegunean emango zaio hasiera aurtengo Aste Santuari, eta horrekin, meza eta ospakizun berezia antolatu ditu Hernaniko Elizbarrutiak. Ostegunean Jaunaren Afaria ospatzeko mezak izango dira hiru elizetan: 18:00etan Ereñotzun; 19:30etan, San Jose Langilean; eta 20:00etan, San Joan Bataiatzailean. Ostiralean, aldiz, Gurutzbidea egingo dute Santa Barbaran zehar, 08:30etan abiatuta. 09:00etan izango da Ereñotzukoa, eta 11:00etan, San Joan Bataiatzean egingo dena.