Aurten ere, alokairua ordaintzeko diru-laguntzen deialdia argitaratu du Hernaniko Udalak, eta dagoeneko onartu dute ebazpen proposamena. www.hernani.eus web orrian ikusi daiteke dokumentu osoa; dena den, interesatuek jakinarazpena jasoko dute postaz.
Hemendik aurrera, 10 eguneko epea jarri dute alegazioak egiteko. Hortaz, apirilaren 28ra arte egin daitezke alegazio-eskaerak.
Horretarako, Herritarren Harrera Zerbitzura jo beharko da, 08:00etatik 14:00etara, eta NANa, pasaportea edo egoitza txartela aurkeztu.
Dokumentazioa, ordainketak hasteko
Udalaren erregistroan aurkeztu beharko dira, ordea, aurreneko ordainketa egin ahal izateko dokumentuak, 08:00etatik 19:00etara: 2016ko irailetik aurrerako diru-sarrerak, eta alokairu-errenta ordaindu izanaren agiriak. Dagoeneko aurkeztu diren dokumentazioak ez dira berriro ere aurkeztuko.