Aste Santuko oporren hasierarekin batera, elizkizun eta ospakizunak izango dira Urumean zehar. Gaur Ostegun Santua ospatuko dute, eta bihar izango da gurutzbidea Santa Barbaratik, eta baita Hernani eta Ereñotzuko elizetan ere.
Goizuetarrak, goiztiarrenak
Ostegun Santuz egingo dituzte Penitentziako sakramentuaren eginkizunak Goizuetan, goizeko 08:00etan hasita. Arratsaldeko 19:00etan izango da, ordea, azken afaria. Ereñotzun eta Aranon ere, ospatuko dute elizkizun hori.
Ereñotzun, 18:00etan izango da Jaunaren afariko meza, eta Aranon, 11:00etan izango da aitortza eta 17:00etan, elizkizuna.
Hernanin mezarik ez da faltako: 20:00etan izango da San Joan Bataiatzailean, eta 19:30etan, San Jose Langilean, Floridan.
Gurutzbidea, bihar
Gurutzbidea izango da biharko ospakizun haundiena. Hernanin 08:30etan abiatuko da Santa Barbaran barrena dabilena, eta 11:00etan izango da parrokikoa. Ereñotzun, aldiz, goizeko 09:00etan egingo dute.
Goizuetan, Ostiral Santuarekin Penitentzia sakramentuaren eginkizuna izango da berriro ere, 08:00etan, eta Nekazaldia eta Heriotza, 19:00etan.
Aranon, aldiz, gaurkoa errepikatuko da: 11:00etan aitortza, eta 17:00etan, elizkizuna izango dira.