Txartelak salgai, afari feministarako

Kronika - Erredakzioa 2017ko api. 14a, 02:00

Hernaniko Sagar Moreak asanblada feministak antolatuta, afari feminista izango da hurrengo larunbatean, gaueko 21:00etan. Menu beganoa izango da, eta dagoeneko salgai daude txartelak Garin eta Kide tabernetan; astelehenera arte erosi ahal izango dira. Horrez gain, jakinarazi dute txartela erosteko arazoak dituztenak beraiekin harremanetan jarri daitezkeela: hernaniko­txokofe­minis­ta@gmail.com. Horrez gain, afaria baino lehen, txotx denboraldiko azkeneko kale ekintza egingo dute, arra­tsaldeko 19:00etan. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!