Ibai Alba txapeldun, Numantziako duatloian

Kronika - Erredakzioa 2017ko api. 13a, 02:00

Numantziako Garray herri­an izan zen aurreko igandean Ibai Alba atleta hernaniarra, eta pozik itzuli da, bertako Distantzia Luzeko Duatloian txapeldun izan ondoren. 14 kilometro egin zituen korrika, 58 kilometro, gero, bizikletan, eta bukatzeko, beste 7 kilometro, korrika. 
Atzean utzi zituen: Ma­dril­go David Pablo, bigarren pos­tu­an; eta Asturiasko Sergi Ga­mazo, hirugarren izan zena. 
Horrela, garaipen honekin, Espainiako 2017ko Kopa­ko liderra da orain atleta hernaniarra, proba baten faltan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!