Oporretarako plan berezia izango dute askok, eta horietako batzuk dira Ereñotzuko Kalezulo koadrila osatzen duten hamar lagunak. Gaur goizean abiatuta, Santiagoko Bidea egiteari ekingo diote, baina modu berezian, vespa zaharren gainean: «aspalditik esan genuen, egin behar genuela eta egin behar genuela, baina lagun bakarrak zeukan vespa... Eta orain, denak berotu eta bakoitzak bere vespa daukagu. Egun hauetan ibili gara konpontzen eta puntuan jartzen vespa guztiak, 25 urtetik gora dauzkate moto guztiek. Izango da abentura total!", azaldu du lagun taldeak.
Konpontzera karrozeria Elvirara joan gara, «kallejoi batean dagoen tailer bat da, han ibili gara denak vespak konpontzen, pintatzen...». Eta hortik sortu dute beraien izena: Kalezulo kuadrila.
Izena bakarrik ez, kamisetak ere egin dituzte. Markel Oiartzabalek egin die diseinua eta logoa, eta hartu duen lanagatik, eskerrak eman nahi izan dizkiote abiatu aurretik.
Nazionaletik Santiagora
Nazionaletik egingo dute bidea Santiagora, hamar eguneko bidaia izango da: «buelta furgonetan egingo dugu, eta motoak atzeko karroan eramango ditugu. Ea iristen garen!».