«Segurtasun neurri guztiak hartu dituztela egiaztatu du Udalak»

Kronika - Erredakzioa 2017ko api. 12a, 02:00

Biteriko teilatuaren obra de­la eta, argazki-salaketa argitaratu zuen aurreko ostegunean Jesus Uzkudun Illa­rra­men­di herritarrak, langileen prebentzio neurriez galdezka. 
Hori ho­rrela, Udalak hainbat kontu argitu nahi izan ditu: «Biteriko teilatua konpondu duen enpresak lan se­gurtasunarekin lotutako ziurtagiri guztiak betetzen ditu».

Udalak segurtasun neurriak ziurtatuta
Horretarako, «obrak iraun bitartean Udalak egin dituen obra-inspekzio bakoitzean, segurtasun neurri guztiak hartu dituztela egiaztatu du Udalak». 
Dena den, azaldu nahi dute: «eskertzekoa da herritarren interesa langileen segurtasuna bermatu dadin, baina, era berean, zorrotz jo­ka­tzeko ere eskatzen dugu».  Izan ere, «ez zaigu arduratsua iruditzen urrundik ateratako eta bat ere garbi ikusten ez den argazki batean oinarrituta, horrelako salaketa larriak egitea, arinkeria horrekin jokatzeak kalte haundiak sortu ahal dizkielako enpresari, langileei eta Udalari».
Horren aurrean, herritarrei eskatu nahi diete: «Udal obretan segurtasuna ez dela betetzen inork susmorik baldin badu, gonbidatzen dugu Udalari berari zuzenean jakinarazteko. Udalak berak baieztatuko du segurtasun neurriak betetzen diren ala ez eta, hutsunerik balego, horiek konpontzeko berehalako neurriak hartuko ditu». 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!