Udalak pegatinak jarri ditu edukiontzi marroietan, organikoa nola bota behar den gogorarazteko: «poltsarik gabe, edo poltsa konpostagarriak erabiliz». Hondakinak biltzeko edukiontzi sistema jari zenetik, egunero atera daitezke hondakinak, baina Udala kezkatuta azaldu da «oraindik ere edukiontzien inguruan zaborra uzten delako». Gogorarazi du «60 eta 60.000 euro arteko isunak» jarri daitezkeela.