Larunbatean crossfit izeneko kirola ezagutzeko aukera izan zen plazan, Indar Crossfit gimnasio astigartarrak antolatuta. Herri kiroletan bezala, hainbat tresnarekin daukaten abilezia eta indarra erakutsi zuten atletek; harria jaso beharrean pesak altxa zituzten, eta txingen antzeko tresnak ere erabili zituzten.