Opor hauetan ere, entretenitzeko aukerarik ez dute falta gaztetxo astigartarrek, adin guztietara egokitutako ekintzak antolatu baitira.
Kiroldegian, 2 eta 5 urtekoentzat Jolas Txiki antolatu da, bi txandatan. Ikastolan, berriz, Xaguxarrek ludoteka antolatu du, 4 eta 12 urte artekoentzat, bi astez. Azkenik, kultur etxean hasi dira, 6 eta 12 urte artekoentzako sukaldaritza eta zientzia tailerrak.