Erramuak bedeinkatzeko aukera izan zen igandean, Andre Maria elizan, eta egun hauetan jarraipena izango dute Aste Santuko ospakizunek.
Bihar, Ostegun Santu egunez, Jaunaren afariko Eukaristia egingo da, 18:00etan; Ostiral Santuan, berriz, Gurutzbidea egingo da 10:00etan elizan bertan, eta 18:30etan Jaunaren heriotzaren ospakizuna egingo da.
Larunbat Santu gauez, 21:00etan egingo da Pazko Gaubeila: argiaren, hitzaren, bataioaren eta eukaristiaren liturgiak egingo dira.
Pazko Igandean, 10:30etan egingo da Piztuera Igandeko Meza, eta azkenik, astelehenean, Pazko Biharamuneko ospakizuna egingo da, 11:00etan Santiomendiko Ermitan, apaizik gabe.