Hernaniko Sagar Moreek antolatuta, emakumeen afari feminista egingo dute hilaren 22an, menu beganoarekin. Horretarako, dagoeneko jarri dituzte txartelak salgai Garin eta Kide tabernetan, eta datorren astelehenera arte eskuratu ahal izango dira bertan. Horrez gain, jakinarazi dute txartela erosteko arazoak dituztenek beraiekin harremanetan jarri daitezkeela: hernanikotxokofeminista@gmail.com.