Pianojole hernaniarrek maila ona, Donostia Hiria sarian

Kronika - Erredakzioa 2017ko api. 11a, 02:00

Donostia Hiria Nazioarteko Piano txapelketa izan zen martxoaren bukaeran Do­nos­tiako Musikenen. Bertan parte hartu zuten, hain zuzen, Eu­ropa oso­tik etorritako 65 pianojolek, tartean, bost her­na­­niarrek.

Joseba Korta, sariduna
Hernani Musika Eskola publikoaren eskutik hartu zuten parte hernaniarrek, eta bera­ien maila ona erakusteko au­kera izan zuten. Bi mailatako pianojoleak joan ziren Her­nanitik: oinarrizko 1go kate­go­riako, Sara Andrés, Malen Arregi eta Unai Estevez; eta 2garren kategoriako, June Jiménez eta Joseba Korta. 
Azken hau, Joseba Korta, izan zen, hain zuzen Hernaniko saridun bakarra: 2garren aipamena lortu zuen, baita gipuzkoar hoberenak jasotzen duen Enrique Lartu­on­do saria, eta gomendiozko obren interpretazio onenarena ere.

Sara Andrés, Malen Arregi, Unai Estevez, June Jiménez eta Joseba Korta izan ziren bertan.


Sei herrialdetatik, Musikenera
Martxoaren 25 eta 26an elkartu ziren Europako sei herrialdetatik etorritako 65 pianojoleak; hain zuzen, Alema­niako, Austriako, Serbiako, Eslova­kia­ko, Portugalgo, eta Espaini­ako partaideak izan ziren Eus­kal Herriko goi-mailako musika ikastegian.
Hogeigarren edizio honek, «egiaztatutako kalitatezko ema­­­­­­­kume konpositoreen obrak erakutsi nahi izan ditu, baldintza historikoengatik kontzertuen erre­pertorioan sartu ez direnak», azaldu dute ‘Hernani’ Mu­sika Eskolako arduradunek. yy

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!