San Antonioetako kartel lehiaketa, martxan

Kronika - Erredakzioa 2017ko api. 22a, 02:00

Maiatzaren 12ra arte, irekita dago Ereñotzuko San Antonio jaietako kartel lehiaketan parte hartzeko epea. Ohi bezala, edonork hartu dezake parte, eta lanak kultur etxera eraman behar dira: 12cm x 32cm-ko neurrikoak, paperezko formatuan edo formatu digitalean; koloretan eta edozein modalitate artistikotan. San Antonio Jaiak 2016, Ereñotzu izenburua jarri behar zaie kartelei.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!