Asteazken eguerdian bilduko da plenoa

Kronika - Erredakzioa 2017ko api. 22a, 02:00

Plenoa egingo dute datorren asteazkenean, Astigarragako Udalean. Eguerdiko 13:30etan izango da, udaletxeko areto nagusian, eta bederatzi pun­tuko gai ordena landuko dute.
Akta onartu ondoren, Zar­kumendegi Zabalpena ere­mu­­a­ren aldaketa egitea azter­tu­ko dute, eta segidan, ber­din­ta­sunaren inguruan lan talde tekniko bat osatzea, sail ez­ber­­dinen artekoa.
2016 ekitaldiko likidazioa­ren onarpenaren berri eman­go dute gero, eta kontuhar­tzailearen komunikazio baten berri ere bai.
Sei etxebizitza eta 450 metro karratuko lokal baten titulartasuna eskuratzeari bu­ruz ere ariko dira plenoan, eta bukatzeko, bi ikerketa espe­dienteren ebazpena emango dute: Goikoetxe eta Bortoene baserrien inguruko herri bi­de­ena, eta landalurreko 9garren partzelarena.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!