Astelehenean hasi ziren gazte gehienen opor egunak, eta horrekin batera, denbora librea, baita ere. Hori nolabait aprobetxatzeko, egitarau berezia antolatu du Gaztelekuak datorren asterako, astelehenean hasi eta igandera.
Aste honetan zehar, ordea, itxita egongo da Gaztelekuko lokala.
EGITARAUA
17 Tabakalera + Kristina Enea
18 Lokala margotu
19 Sukaldaritza
20 Futbol txapelketa
21 Mural margoketa (Karabeleko igogailuaren ondoko komun publikoa)
22 Villabonara irteera
23 Ping pong txapelketa