Portugal konkistatzera, hiru talde

Kronika - Erredakzioa 2017ko api. 11a, 02:00

Sendotzen ari da azken urte­otan Hernaniko Eskubaloi Tal­dea, eta horren erakusle da, bes­teak beste, gaur abia­tuko duten bidaia. Iaz egin zuten be­zala, Portugalera abiatuko dira goizeko 08:00ak aldera, eta bertan jokatuko dute Andelbol­mania 17 topa­keta Sào Jào da Madeira herrian.

Nesken bi talde, eta mutilen bakarra
Hernani Eskubaloi Taldearen ordezkaritzaren barruan izan­go dira hiru talde: infantil mailako nesken bi talde, eta mutil kadeteen bakarra. De­ne­ra, 53 jokalari izango dira ber­tan, bederatzi entrena­tzaile­/begiralez lagunduta. 
«Aurreko denboraldiko bi­zi­pen oparoak eta gure joka­la­riek erakutsitako jarrerak, HET­­­ekoak Sào Joào da Ma­dei­rara bidaliko duten ordezka­ri­tza haunditzera animatu di­tu», azaldu du taldeak. 
Horrez gain, jarraitzaileek ere ez dute hutsik egingo, Por­tugalera bidaiatuko dute tal­dea animatzera.

Portugalera, mugak gainditzera
Topaketara «mugak gainditze­ra» dijoaztela azaldu dute Her­nani Eskubaloi Taldeko ardu­radunek. Horrela erakutsi nahi dute «kirola beste modu batean uler daitekeela: non parte hartzea, lehia eta kiroltasuna eskutik doazen».
Horrez gain, taldekide eta entrenatzaileek garrantzia haun­dia ematen diote horre­lakoetan parte hartzeari bi arrazoiengatik: «alde ba­tetik, elkarbizitzarako aukera ezin hobea delako; eta bestetik, beste herrialdeetan kirol hau jokatzeko modu desberdinak ikusteko aukera ematen due­lako».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!