Marokoar kulturan murgiltzeko aukera, larunbatean

Kronika - Erredakzioa 2017ko api. 11a, 02:00

Atawafok elkarte sortu be­rria aurreneko pausuak ema­ten ari da, eta bide horretan, bi ekintza antolatu ditu aste honetarako. 
Ostiralean hitzaldia es­kaini­ko dute Sandiusterrin, arra­tsaldez, eta la­runbatean, bazkaria eta kon­tzertua izan­go dira Atsegin­de­gin, eguer­di­tik aurrera.

Hitzaldia, integrazioaren inguruan
Ostiralean izango da aurre­nekoa; hitzaldia eskainiko du­te Etorkinak eta gizarteratzeko oztopoak gaiaren inguruan. 16:00etan jarri dute zita, San­diusterriko are­toan.

Menua eskainiko dute larunbatean, 5 euroren truke.

Bazkaria eta kontzertua, larunbatean
Baina larunbatean izango da festa haundia, Atsegindegin. Bertan, Atawafok elkarte ma­ro­koarreko kideek antolatuta, bazkari bereziaz gozatzeko aukera izango da, 14:00etatik aurrera. 5 euroren truke, hiru platerez osatutako menua das­tatu ahal izango da: lehe­nengo, pintxo euskal­dunak; ondoren, nazioarteko entsala­da bat; eta bukatzeko, plater marokoarra, pajin edo haragia mahaspasekin.
Bazkalondoren hasiko da musika, leku berean. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!