Jaca inguruak ezagutzeko, bi eguneko irteera

Kronika - Erredakzioa 2017ko api. 10a, 02:00

Asteazkenean bukatu zituzten emanaldiak, Goiz Eguzki abes­batzaren 10ga­rren urteurrena ospatzeko; eta denborarik galdu gabe, Elizondora irteera egin zuten ostiralean, jubilatuen egoitzako hainbat kidek.
Ba dagoeneko prestatu dute beste bat ere; eta egun baka­rre­koa ez, bi egunekoa izango da oraingoa! Jacara joango dira, maiatzaren 12an eta 13an; osti­ralean joan eta larunbatean bueltatu. Eta ezagutzeko auke­ra izango dute, Jaca hiria bera, eta baita inguruak ere. Izan ere, bi egun horietan bi­si­tatuko dituzte Te­na bailara, Formigal, Panticosa, eta Can­franc herria eta bere tren gel­toki ezaguna.

Apuntatzeko, apirilaren 19tik
Joan nahi dutenek, hurrengo aste­­azke­ne­tik aurrera izango dute ize­na emateko au­ke­ra; api­ri­la­ren 19tik. Goiz Eguz­kiko bu­le­goan egin behar da, ohiko bulegoko ordutegian.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!