Gipuzkoako txapeldun dira palista hernaniarrak, trinketeko lehenengo mailan! Final haundia jokatu zuten Amaia Irazustabarrenak eta Ariane Arrietak, ostiralean Gaskan, eta nagusitasunez irabazi zioten Su-Berri taldeko bikoteari. Kinielak bete zituzten hernaniarrek, eta aukerarik ez zieten eman kontrarioei: 30-16 gailendu ziren, txapela Hernanira ekartzeko.
Tilos 7 Pasak, bigarren astea
Herrian bertan ere, protagonista ari da izaten pala, egunotan. Aurreko astean jokatu ziren aurreneko partiduak, hamabi guztira; eta aste honetan, gaurtik asteazkenera, beste bederatzi jokatuko dira.
TILOS 7 PASA
Gaur, apirilak 10
18:30 Loidi-Amas/Otxoa-Izquierdo
19:15 Uria-Zabala/Rekondo-Udakiola
20:00 Larretxea-Garmendia/Manterola-Arandia
Bihar, apirilak 11
18:30 Mendizabal-Etxeberria/Iturbe-Arozena
19:15 Erdozia-Lopez/Txetxo-Popin
20:00 Lekuona-Alvarez/Lizasoain-Otaegi
Etzi, apirilak 12
18:30 Erabakitzeko
19:15 Ruiz-Arluziaga/Xenki-Andutz
20:00 Uzkudun-Fernandez/Urien-Otaegi