Bi eguneko irteera antolatu du Goiz Eguzkik, Jacara (Huesca). Maiatzaren 12an eta 13an izango da, eta egun horietan, makina bat toki bisitatzeko plana egin dute: Tena bailara, Formigal, Panticosa eta Canfranc, bere tren geltoki ezagunarekin. Joan nahi dutenek, bihartik aurrera daukate izena emateko aukera. Goiz Eguzkiko bulegoan egin behar da, ohiko bulegoko ordutegian.