Elizondoko finala gaur goizean, Jarak eta Etxarrik

Kronika - Erredakzioa 2017ko api. 9a, 02:00

Bikain aritu dira Elizondoko Txapelketan, Jon Jara eta Unai Etxarri pelotari hernaniarrak; eta finala jokatuko dute gaur, 10:00etan Amaiurren, infantil mailan. Urruzola eta Uria bikote andoaindarra izango dute aurrean, eta partidu berdindua espero da; hori bai, sasoi onean dira hernaniarrak, eta bere maila ematen badute, aukera ederra daukate irabazteko, eta txapelak Hernanira ekartzeko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!