Martxan da, beste urte batez, Erabaki Hernani aurrekontu partehartzaileen prozesua. Egun hauetan jasoko dituzte herritarrek, etxean, prozesuari buruzko eskuorriak. Bertan izango dute informazio guztia.
Aurreneko fasea, proposamenak egitekoa izango da, eta apirilaren 24tik aurrera izango dute aukera herritarrek, maiatzaren 14ra bitarte. Hiru bide izango dituzte horretarako: Udal eraikinetan jarriko diren buzoietan, auzoz auzo egingo diren bileretan, edota prozesuko web orriaren bidez, erabaki.hernani.eus.