Aste Santuan atsedena hartu aurretik, ederki igaro zuten Ttapa Ttapa egitasmoko partehartzaileek, azkeneko zita.
Bueltaxka berezi bat egin nahi, eta Akarregi sagardotegira jaitsi ziren asteazkenean; oinez batzuk, eta tren berdean edo txu-txu trenean besteak, guztiak 10:30etan abiatuta, Atsegindegitik.
100 lagunetik gora
Bueltaxka guztiak izaten dira jendetsuak, eta azkeneko hori, bereziki arrakastatsua izan zen: 100 lagunetik gora agertu ziren zitara. Txorizo, bakailu tortilla, gazta eta menbrilloaz gozatuz, giro ederra nagusitu zen.
Orain, bi astez atseden hartuko du egitasmoak, eta apirilaren 25ean bueltatuko da, 10:30etan Atsegindegin; azaldu dutenez, sorpresaz beteta. Horregatik, orain arte azaldu ez direnak gonbidatu dituzte.