Erramuen bedeinkapenak gaur, lau elizatan

Kronika - Erredakzioa 2017ko api. 9a, 02:00

Aste Santuarekin, aurreneko hitzordua daukate gaur, herri­ko elizetan. Erramu igandea da, eta beraz, erramuak bedein­­­katuko dituzte, herriko elize­tan. Horretarako, mezak izan­go dira, goizean hasi eta egu­erdira bitarte, Hernaniko lau elizatan: goizeko 09:00etan aurrenekoa, Agustinetako eli­zan; Ereñotzuko San Antonio elizan, 10:00etan egingo dute meza; San Jose Langilean, be­rriz, 11:00etan jarri dute hi­tzor­dua; eta San Joan Bataia­tzai­learen parrokian, eguerdiko 12:00etan egingo dute meza, erramuak bedeinkatzeko.
Hurrengo zitak, Ostegun eta Ostiral Santuarekin izango di­tuzte: Jaunaren Afariko me­zak ostegunean; eta ostiralean gu­rutzbidea Santa Barba­ra­ra eta mezak, eta Pasio Ospa­ki­zu­na.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!