Mugikortasun jasangarria sustatzeko, bizikleta azoka

Kronika - Erredakzioa 2017ko api. 8a, 02:00

Bigarren eskuko azoka jarriko da gaur, 10:30etatik 13:30etara, Urbieta kalean, eta atal berezi bat izango du: bigarren eskuko bizi­kle­ta azoka. Horrekin, mugi­kor­ta­sun jasangarria sustatu nahi dute antolatzaileek.

Bizikleta, kasko, patin eta abar luze bat
Bizikletez gain, mugikortasun jasangarriarekin zerikusia duten bestelakoak ere izango dira gaur azokan: kaskoak, patinak, pa­ti­neteak... Eta erosteaz gain, sal­tzeko aukera ere izango da.
Horretarako, saldu nahi diren bi­zikleta eta gainontzeko osa­ga­rri­ak Urbieta kalean bertan ja­rri­ko den gordailura eraman behar­ko dira, 09:00etatik 10:30etarako tartean, adieraziz, zein preziotan saldu nahi den; beti ere, 300 eurotik behera. Azoka bukatuta, berriro pasa beharko da bertatik, norberari dagokiona jasotzera.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!